martes, 2 de noviembre de 2010

Teknologia berriak Hezkuntzan

Iturria





Aukeraketaren zergatia

Gure aburuz, bideo honek ederki azaltzen ditu eskolan Teknologia Berrien txertatzeak ekar ditzakeen alderdi positiboak eta negatiboak zein izango diren eta honenbestez, bilakaera honen aurrean irakaslegoak duela arazoa izateko edo berrikuntza positiboa izateko giltza. Oso interesgarria eta jarrera kritikoa pizteko lagungarria da.

Iritzia

Bideo honetan ikusi ahal den bezala, agerian geratzen da Hezkuntza arloak aldaketa sakona  jasango duela. Aldaketa hau gainera, epe motzera datorkigun zerbait da, hots, etorkizun hurbilean gertatuko baita. Besteak beste, aldaketa honek gauza positiboak eta negatiboak ekarriko ditu. 
Alderdi positiboen artean; informazio asko eskuratzeko aukera, prozesu errazak erabiltzeko aukera, sormena lantzeko aukera eta baliabide interaktiboak erabiltzeko aukera azpimarra genitzake. Bestalde, alderdi negatiboak hauek izango direla somatzen da: eskakizun handiko baliabide modernoen erabilera, informazioa handia egoteak berau asimilatzeko zailtasuna eta teknologia beraren etengabeko aldaketa dira gehienbat nabarmenduko direnak.
Honen guztiaren aurrean, uste dugu, Eskola teknologia berrien gurpil ikaragarrian sartu ahala, etengabeko birmoldaketa prozesuan egongo dela. Honek nolabait Eskolari exijentzia handia eskatzeaz gainera, Hezkuntza egonkorra ez izatera bidera dezake. Beraz, oraintsu arte nolabait Eskola Hezkuntza egonkorra izan badugu, hemendik aurrera egonkortasun hori kinka larrian gera daiteke.
Honez gain, irakasleen formazioan burubelarri jardun behar dela aipatu beharra dago. Formazioak ere, birmoldaketa prozesua bizi behar du, hau da, teknologia berriekin bat etorri behar dena. Alderdi honetan ikusten dugu hain zuzen ere, Eskolen artean alde handiak egon litezkeela. Hots, suerta liteke Eskola batzuetan teknologia berrietan irakasle adituagoak egotea eta beraz, Eskolen artean Hezkuntza kalitate ezberdina izatea. Horrexegatik, irakasleen motibazioan eta trebezian ere egongo da teknologia berriekiko erantzun ona ematearen erantzukizuna. Hortaz, beldur gara ez ote diren lehen eta bigarren mailako Eskolak eta irakasleak sortuko.
Baina aitortu behar dugu, arazoak arazo, teknologia berrien afera honi Eskolan erantzun egokia eman behar zaiola. Ziur gaude, teknologia berriekin asmatuz gero, Hezkuntzaren kalitatea gora egingo duela. Honenbestez, beharrezkoa ikusten dugu Euskal Herriko Magisteritza Eskola guztietan, formazioak zer esana emango duela, funtsean, teknologia berriei erantzuteko lehen pausoa formazioan baitago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario