viernes, 22 de octubre de 2010

Eskola 2.0-rako bidean

Iturria

Zer eskaintzen digu Eskola 2.0-k?




Aukeraketaren zergatia

Eskoletan Teknologia Berriak txertatzeko Eskola 2.0 proiektuari buruzko informazioa argitaratzea beharrezkoa ikusten dugu, izan ere, irakasle lana egitera goazenean proiektu honekin lan egin beharko dugunez, honi buruzko gogoeta egitea lehentasunezkoa dela iritzi dugu.

Iritzia

Pixkanaka-pixkanaka, ordenagailuak sartzen hasi dira eskolan. Lehendabizi, 5.mailan sartuko dira, eta gero, hortik beherako mailetan saruko dira gradualki (4., 3., 2. eta azkenik 1. mailan).

Teknologia berriek metodologia aldaketa dakartzate, lehen irakasleek ezagupena "ematen" zieten ikasleei, orain ikasleek eraikiko dute beraien ezagupena, irakasleen laguntzaz. Bestalde, ikasleentzat onuragarria den lan kooperatiboa errazten du, blogen eta wikien bitartez.

Teknologia berrien sarrera ikastetxeetan:



Akats handia litzateke pentsatzea teknologia berriek, berez, ikasleen hezkuntza prozesua hobetuko dutela. Egiten duguna oraingo paperezko liburuak ordenagailura pasatzea baldin bada, egoera berean egongo gara; ordenagailuen nobedadea pasatzean, ikasleak berdin aspertuko dira; edo gehiago agian, pantailek gehiago nekatzen baitute ikusmena.

Beraz, metodologia aldaketa sakona behar da, eta hau, irakasleen ardura da. Orduan galdera litzateke: Prestatuta daude irakasleak 2.0 belaunaldira salto emateko?

Dirudienez, honen inguruan hiru irakasle mota dagoela: Lehenengoa, teknologia berrien kontua ahal duen bezala sahiesten duena, alde batera uzten saiatzen da. Bigarrena, teknologia berriak onartzen dituena, baina aurreko metodologiarekin jarraitzen duena. Hau da, lehengo paperezko liburuak formatu digitalean erabiltzen dituzte eta arbel digitalak arbel tradizionalak bezala; beraz ez dute ezer aldatu.

Azkenik, badago irakasleen artean beste talde bat, teknologien kontua benetan ulertu duena. Irakasleak laguntzaile edo gidariak baino ez dira, ikasleei bitartekoak eskaini behar dizkiete, baina ikasleak dira beraien informazioa bilatu eta ezagutzak eraiki behar dituztenak. Funtsean, ez dira begiratzen egon behar, "egiten" baizik.

Hala ere, metodologia honekin lan egiteak irakasleari esfortzu gehigarria eskatzen dio, internet etengabe mugimenduan dagoen zerbait delako, eta gaur balio duena, bihar zahartuta geldituko da. Metodo tradizionalean testu liburua zegoen, gida bihurtuta; irakasleak ez zuen ezer bilatu behar, bakarrik "eman", liburuan baitzegoen guztia. Orain, ordea, eguneratzera behartuta dago, bere klaseentzako baliabideak eta bitartekoak bere kabuz bilatuz.

Bestalde, etengabeko esfortzu handi honek, ondorengo galderara gakartza: Merezi al du lan izugarri hori egitea irakasle batek duen soldatarako?

baina hori, beste kontu bat da.

Nahi izanez gero, ondorengo erreportaiak Eskola 2.0-ren inguruan informazio gehigarria eskaintzen digu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario