miércoles, 20 de octubre de 2010

Irakaskuntza eta teknologia

Iturria




Aukeraketaren zergatia

Azalpen aparta dela iduritu zaigu, bien bitartean, Teknologia Berriak eskolan txertatzean hainbat gako nagusiei erreparatzeko eta argi edukitzeko balio baitu. Hau da, Software eta Hardware pribatiboa eta doakoaren arteko eztabaida mahaigaineratzen da, enpresa pribatiboak eskolan sartzea ekar dezakeen arriskuaren aurrean jakinaren gainean egoteko oso azalpen txukuna plazaratzen da.

Iritzia

Hasiberria dugun XXI. mende honetan, erronka berria izaten ari den teknologia berrien erabilerak Hezkuntza harrotzen hasia du dagoeneko. Izan ere, Eskolan teknologia berriak nola txertatu eta hauetatik egin behar den erabileran dago gazi-gozo honen guztiaren trikimailua. Besteak beste, pentsatzen dugu teknologia berrien hastapen abiapuntu honetan dagoela, afera hau guztia garatzeko giltza. Hots, teknologia berriak Eskolan txertatxeko beharrezkoa ikusten dugu gai hau behar bezala ulertzeko arrazoiak zeintzuk diren jakitea (zergatiak), baita ere nola ez, irakaslegoaren gaitasun maila teknologia berrien inguruan apartekoa izan behar duela zer esanik ez du. Azken finean, gustatu edo ez, teknologi berriek sortzen ari diren olatuaren aurrean, irakaslegoak honi aurre egin diezaion, baliabideak eskuratu behar ditu ito ez dadin.
Bestalde, aipatutako xehetasunak abiapuntutzat harturik eta bideoan ikus dezakegun bezala, gakoa bi erronka nagusiei erantzutean datza. Gorka Palaciosek bereizten duen moduan; alde batetik konektibitatea ona ezinbestekoa dela dio, WIFI N sarea adibide bezala ipintzen duen moduan. Beste alde batetik Web 2.0 zerbitzua erabiltzea eta sortzea azpimarratzen du. Honek, alderdi positiboak ekarriko dituela ondorioztatzen du; besteak beste, irakaskuntzaren demokratizazioa, ikasleek erabiltzeko errazagoa izango da eta estandarrak errespetatzea ekarriko du; izan ere, Hardware lokalarekin (enpresa pribatuaena) apurtzea ezinbestekoa baita.
Honekin batera, Sistema Eragilea  Web zerbitzuetan egoteak potentzia edukitzea dakar.
Honez gain, Berritzegunetik irakaslegoarentzako materialak, edukiak, tutorialak ... sortu behar direla dio, baita ere, nola ez irakasleak berak sortu beharrekoak nabarmentzen ditu. Honekin guztiarekin lotuta, arbel digitalaren inguruan garestiegia izanik eta enpresa pribatiboen esku egonik, honi lehentasuna eman behar ez zaiola komentatzen digu, Software pribatiboarekin gertatzen den bezalaxe. Honen aurrean, Gorka Palaciosek estandarren erabileraren aldekoa da. Horrexegatik, Eskolak Internetekin bat datorren teknologia merkeagoaren alde egin behar du. Beraz, teknologia berriak Eskolan txertatzean, badago enpresa pribatiboak Hezkuntzan muturra sartzeko arriskua (Software,Hardware arbel digitala ...)?

No hay comentarios:

Publicar un comentario