lunes, 29 de noviembre de 2010

Scratch-ekin jolasean

Learn more about this project

Helburu didaktikoak:
-Modu ludiko eta entretenigarrian, haurraren erreakzio abiadura lantzea eta distantziak eta traiektoriak kalkulatzea.
-Euskal tradizio-jokoak ezagutzea eta balioestea.

Landutako gaitasunak:

-Teklatuen teklak identifikatzea eta begiratu gabe sakatzen ikastea.
-Ordenagailuaren erabilpen egokia.

Nori zuzendua:
-3-4 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Guk egindakoa, bereziki, 6-12 urtekoentzat.

Dakarren abantailak:
-Era autonomo eta aktiboan lan egitea eta produktu bat ekoiztea.
-Scrath programa erabiliz, prosezu kognitiboa ekoiztea.
-Jolasaren bitartez ikastea.
-Gai ugari lantzeko aukera.
-Ariketa ezberdin eta mugagabeak sortzeko aukera.

Baliabideak:
-Ordenagailua
-Scrath programa
-Internet.
-Arbel digitala oso aproposa litzateke.

Ondoren, Scratch programa erabiltzen ikasteko lagungarria izan daitekeen bideo tutorialak aurkezten dizkizuegu:

1- Deskarga, erregistroa eta lehenengo pausuak


ikthf on livestream.com. Broadcast Live Free


2- Eragiketak egiten


ikthf on livestream.com. Broadcast Live Free


3- Objektuen arteko interakzioak


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Pixton: gure komikiak sortzen




Helburu didaktikoak:
Elikagai osasuntsuaren onurak ezagutzea.


Landutako gaitasunak:
Elikagai osasuntsuaren kontsumoa barneratzea.
Ordenagailuaren erabilpena.

Nori zuzendua:
6 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Bereziki, 6-12 urte.

Dakarren abantailak:
Komikia ekoiztea eta berau adibide gisa erabiltzea, era dibertigarri eta motibagarri batean elikagai osasuntsuen aldeko kontsumkoa ikasteko. Pixton programa erabiliz, komikiak ekoizteko aukera izatea  (testuak, binetak, pertsoinaiak, ...).

Errekurtsoak:
Ordenagailua, pixton prograga, internet (informazioa, ...) .


Ondorengo honetan Pixton programan trebatzeko bideo tutoriala aurkezten dugu. Zuentzako lagungarria izango delakoan, ikusi eta ikasi!


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

viernes, 12 de noviembre de 2010

Telebista haurtzaroan ikusteak kalteak dakartza epe luzean



Iturria
http://www.plataformasinc.es/esl/Noticias/Ver-la-television-durante-la-infancia-tiene-un-impacto-negativo-a-largo-plazo


Aukeraketaren zergatia

Oso artikulu interesgarria iruditu zaigu, besteak beste egun, telebistak duen eragina oso handia denez, eta era berean haurrei dakarkien ondorio negatiboak azaltzeko eta plazaratzeko egokia dela uste dugu. Honez gain, hau guztia azaltzeko ematen dituen arrazoiak baina haratago egindako ikerketa batean oinarritzen da, izan ere, gure iritziz ikerketa horrek ematen dio hain zuzen ere azaltzen dituen zioei behar adinako indarra.

Iritzia

Artikuluak plazaratzen duen ikerketak dioenez,  haurtzaroan telebista gehiegi ikusteak eragin negatiboa sortzen omen du,  epe luzera begira hain zuzen ere. Badirudi, telebista ikustea haurraren garapenean kaltea besterik ez duela sortzen, besteak beste, eskola irakasgaiekiko motibazioan eragin zuzena baitu. Honez gain, sortarazten diren bestelako arazoak aipa genitzake: bizitza sedentarioa, egokiak ez diren elikagaien kontsumoa ... funtsean, hauek guztiak haurrari loditasuna dakarkiote.
Ikerketaren muina aipatutakoa izanik, behar besteko garrantzia eman beharko genioke haurrek telebista aurrean pasatzen duten denborari. Haatik, afera hau eskolak orain bizi duen teknologia berriaren olatuan nolabait eratortzen badugu, arrisku berdintsuarekin topatzen gara. Hots, pantaila baten aurrean denbora gehiegi pasatzeak ere, telebistak uzten dituen ondorio berdinak pairaraztea ekar dezake.
Ondorio zuzenena loditasunarena litzake, nahiz eta telebista ikustea eta ordenagailuaren aurrean eskola ikasketa egitearen artean, alde handi xamarra egon, garapen kognitiboari dagokionez. Ordenagailua bitartekoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko, haurrek ekoizten dutenaren erroa prozesu batean oinarritzen bada, telebista ikusten ari garenean gertatzen ez den bezala. Baina bietan, hauen aurrean igarotzen dugun denboraren arabera, loditasuna bezalako arazoa jasateko arriskua handiagoa edo gutxiagoa izango da. Halaber, telebista eta eskolako ordenagailuaren aurrean loditasunerako joera arazo berdina partekatzen dutela jakinik, hau ekiditeko Heziketa Fisikoak duen zeresana eta zentzua balio handikoa dugu. Ariketa fisikoa eta elikadura dira beraz, eskoletan teknologia berriek sor dezaketen arazoetariko bati aurre egiteko armarik onenak.
Honenbestez, gure aburuz adierazi nahi genuke Heziketa Fisikoak XXI. mendeko eskolan egin dezakeen ekarpena ezinbestekoa dela. Izan ere, gela barruan gatazka kognitiboen bitartez garapen kognitiboa sustatzen bada eta honetarako ordenagailuan egindakoak zeresan eta balio handia badu, zer esanik ez du Heziketa Fisikoa bezalako irakasgaian, garapen kognitiboa ahalbidetzeko gatazka motoreen bitartez egitea dela beste irakasgaiekiko ezberdintzen gaituen altxor preziatua.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Sare sozialak hezkuntzan

 IturriaLas Redes Sociales En La EducacióN

Aukeraketaren zergatia

Honi buruzko informazioaz jardutea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu, izan ere, sare-sozialak hautsak harrotzen ari den honetan berebiziko garrantzia dauka honi buruzko hainbat xehetasun, ñabardura eta hausnarketa sakona egitea. Besteak beste XXI. mendeko sozializatzeko era berri honek zer esana ematen ari denez beharrezkoa ikusi dugu honen inguruko informazioa blogg honetan txertatzea.


Iritzia

Sare sozialak edo gizarte sareak (Wikipedia kontsultatu), izugarri hazi dira azken bi urteotan, batez ere gazteen artean.

Oso ohikoa bihurtu da informatikako klaseetan, adibidez, irakasleak azaltzen duen bitartean, ikasleak Tuentin edo Facebooken egotea lagunekin txateatzen edo argazkiak ikusten. Adibide bera ikus dezakegu unibertsitateetako liburutegien ordenagailu geletan sartzen bagara: ikasleen erdia baino gehiago sare sozialen batera konektatuta dihardu.

Hedapen hau, gureganantz datorren olatu erraldoia bezalakoa da. Orduan, bi gauza egin ditzakegu: Lehenengoa, arnasa hartu, gorputza gogor jarri eta kolpea ahal den moduan jasan, edo, bigarrena, surf taula hartu eta olatua surfeatzen saiatu.

Alderdi arriskutsuak dituztela? Bai, noski. Nik galdetzen dut orduan: Eta zerk ez? Testu liburuak, telebista, internet, ordenagailuak klasean... Baliabideak ez dira arriskutsuak "berez", arriskutsuak bihurtzen dira behar bezala kudeatzen ez direnean. Beraz, bi aukera ditugu: debekatu ala modu errazional, erabilgarri eta eranginkorrean erabiltzen irakastea.

Sare sozialek oso erabilpen argia eskaintzen diote hezkuntzari: talde lana errazten du. Klasean, taldekide bakoitza bere ordenagailuan egon daiteke lanean, baina guztiok proiektu berean lan egiten. Are gehiago eskolatik kanpo, non bakoitza bere etxetik jardun dezakeen. Horretarako, serbitzuen mezu pribatuak erabil dezakete, bai bere artean, bai irakaslearekin komunikatzeko. Zalantzak badituzte, irakaslearen profileko arbelean idatzi dezakete, horrela informazio hori beste ikaskideek ikusteko aukera izango dute, haientzat ere baliagarria izan baitaiteke.

Baina sareak ez dira bakarrik ikasleen artean edo ikasle-irakasleen artean erabiltzeko. Irakasleek beste irakasleekin harremanetan egotea baimentzen dute, informazio truke handia eta azkarra bideratuz. Egun, badaude Twitterren irakasle asko, beti irakasleen "jarraitzaileak" direnak; horrela, edozein informazio berri igotzean, jarraitzaileak berehala izango du eskura, berdin dio munduaren beste puntan egon.

Beraz, aukera gure eskuetan dago: sare sozialak eskolan debekatu, edo haiekin modu eraginkorrean eta arduratsuan lan egin; era batean edo bestean, ikasleek erabiltzen jarraituko baitituzte. gure laguntzarekin edo laguntzarik gabe.
Hori da benetan hartu beharreko erabakia. Honekin batera, azpimarratu nahi dugu, egun gure gizartean, jendeak sozializatzeko eta komunikatzeko arazoak dituela, geroz eta gizarte indibidualistagoan bizi gara eta honen ondotik jaiotzen direla sare-sozialak. Eskola sozializazio  agentea izanik,  sare-sozialek lan hori bete dezakete? Elkarrekintza soziala batean zein bestean berdina al da? Vigotskyren Funtzio Bikoitzaren Legea zeinetan bermatzen da? Eskola sozializazioaren kalitatearen aintzindaria  al da? Hezkuntza bezala, eskola sozializatzeko hegemonia galtzen ari da? Erantzunak erantzun, errealitate berriari ezin dakiokegu bizkarra eman, izan ere, erabilpenean eta pedagogian baitago irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren arima; nahiz eta jakin horrelako sareek gure artean eta bestelako batzuen artean sortarazten duten kontrol soziala dela gizarteak guregan uzten duen orbaina. Finean, jarrera kritikoa eta erabilpen egokia dira, kontrol sozialaren mekanismo honi arduraz erantzun diezaioketen izen-abizenak.

Mindomo: 1-Formula

Hona hemen Mindomo, baliabide dinamiko eta erabilgarria. Hau frogatzeko, 1 formula gaia aitzakitzat hartuz erabiliko dugu.
Mindomotik mugitzeko, klikatu eta arrastatu; zoom-a ere aldatzeko aukera daukazu nahi izanez gero.

Tamaina handian ikusteko klikatu hemen








Helburu didaktikoak:
Formula 1eko historia, bilakaera, funtzionamendua eta kuriositateak ezagutzea.

Landutako gaitasunak:
Formula 1eko sailkapena ezagutzea eta ulertzea. Eskema (kontzeptu mapa) baten kontzeptua barneratzea. Ordenagailuaren erabilpena.

Nori zuzendua:
Baliabidea berez edozein ikasle eta irakaslerentzat.
Gure adibidea 1-formulako zaletuentzat eta kirol honi buruz zerbait gehiago jakin nahi dutenentzat.

Dakarren abantailak:
Kontzeptu mapa baten bidez eta era dibertigarri eta motibagarri batean 1-Formulako historia eta bilakaera zein ezaugarriak ikastea. Mindomo programa erabiliz, informazio ugari eskaintzeko aukera izatea (argazkiak, testuak, bideoak, ...).

Errekurtsoak:
Ordenagailua, Mindomo programa, Youtube(bideoak), internet (informazia, argazkiak, ...)


Tutoriala


ikthf on livestream.com. Broadcast Live Free

martes, 2 de noviembre de 2010

Teknologia berriak Hezkuntzan

Iturria





Aukeraketaren zergatia

Gure aburuz, bideo honek ederki azaltzen ditu eskolan Teknologia Berrien txertatzeak ekar ditzakeen alderdi positiboak eta negatiboak zein izango diren eta honenbestez, bilakaera honen aurrean irakaslegoak duela arazoa izateko edo berrikuntza positiboa izateko giltza. Oso interesgarria eta jarrera kritikoa pizteko lagungarria da.

Iritzia

Bideo honetan ikusi ahal den bezala, agerian geratzen da Hezkuntza arloak aldaketa sakona  jasango duela. Aldaketa hau gainera, epe motzera datorkigun zerbait da, hots, etorkizun hurbilean gertatuko baita. Besteak beste, aldaketa honek gauza positiboak eta negatiboak ekarriko ditu. 
Alderdi positiboen artean; informazio asko eskuratzeko aukera, prozesu errazak erabiltzeko aukera, sormena lantzeko aukera eta baliabide interaktiboak erabiltzeko aukera azpimarra genitzake. Bestalde, alderdi negatiboak hauek izango direla somatzen da: eskakizun handiko baliabide modernoen erabilera, informazioa handia egoteak berau asimilatzeko zailtasuna eta teknologia beraren etengabeko aldaketa dira gehienbat nabarmenduko direnak.
Honen guztiaren aurrean, uste dugu, Eskola teknologia berrien gurpil ikaragarrian sartu ahala, etengabeko birmoldaketa prozesuan egongo dela. Honek nolabait Eskolari exijentzia handia eskatzeaz gainera, Hezkuntza egonkorra ez izatera bidera dezake. Beraz, oraintsu arte nolabait Eskola Hezkuntza egonkorra izan badugu, hemendik aurrera egonkortasun hori kinka larrian gera daiteke.
Honez gain, irakasleen formazioan burubelarri jardun behar dela aipatu beharra dago. Formazioak ere, birmoldaketa prozesua bizi behar du, hau da, teknologia berriekin bat etorri behar dena. Alderdi honetan ikusten dugu hain zuzen ere, Eskolen artean alde handiak egon litezkeela. Hots, suerta liteke Eskola batzuetan teknologia berrietan irakasle adituagoak egotea eta beraz, Eskolen artean Hezkuntza kalitate ezberdina izatea. Horrexegatik, irakasleen motibazioan eta trebezian ere egongo da teknologia berriekiko erantzun ona ematearen erantzukizuna. Hortaz, beldur gara ez ote diren lehen eta bigarren mailako Eskolak eta irakasleak sortuko.
Baina aitortu behar dugu, arazoak arazo, teknologia berrien afera honi Eskolan erantzun egokia eman behar zaiola. Ziur gaude, teknologia berriekin asmatuz gero, Hezkuntzaren kalitatea gora egingo duela. Honenbestez, beharrezkoa ikusten dugu Euskal Herriko Magisteritza Eskola guztietan, formazioak zer esana emango duela, funtsean, teknologia berriei erantzuteko lehen pausoa formazioan baitago.