viernes, 12 de noviembre de 2010

Telebista haurtzaroan ikusteak kalteak dakartza epe luzean



Iturria
http://www.plataformasinc.es/esl/Noticias/Ver-la-television-durante-la-infancia-tiene-un-impacto-negativo-a-largo-plazo


Aukeraketaren zergatia

Oso artikulu interesgarria iruditu zaigu, besteak beste egun, telebistak duen eragina oso handia denez, eta era berean haurrei dakarkien ondorio negatiboak azaltzeko eta plazaratzeko egokia dela uste dugu. Honez gain, hau guztia azaltzeko ematen dituen arrazoiak baina haratago egindako ikerketa batean oinarritzen da, izan ere, gure iritziz ikerketa horrek ematen dio hain zuzen ere azaltzen dituen zioei behar adinako indarra.

Iritzia

Artikuluak plazaratzen duen ikerketak dioenez,  haurtzaroan telebista gehiegi ikusteak eragin negatiboa sortzen omen du,  epe luzera begira hain zuzen ere. Badirudi, telebista ikustea haurraren garapenean kaltea besterik ez duela sortzen, besteak beste, eskola irakasgaiekiko motibazioan eragin zuzena baitu. Honez gain, sortarazten diren bestelako arazoak aipa genitzake: bizitza sedentarioa, egokiak ez diren elikagaien kontsumoa ... funtsean, hauek guztiak haurrari loditasuna dakarkiote.
Ikerketaren muina aipatutakoa izanik, behar besteko garrantzia eman beharko genioke haurrek telebista aurrean pasatzen duten denborari. Haatik, afera hau eskolak orain bizi duen teknologia berriaren olatuan nolabait eratortzen badugu, arrisku berdintsuarekin topatzen gara. Hots, pantaila baten aurrean denbora gehiegi pasatzeak ere, telebistak uzten dituen ondorio berdinak pairaraztea ekar dezake.
Ondorio zuzenena loditasunarena litzake, nahiz eta telebista ikustea eta ordenagailuaren aurrean eskola ikasketa egitearen artean, alde handi xamarra egon, garapen kognitiboari dagokionez. Ordenagailua bitartekoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko, haurrek ekoizten dutenaren erroa prozesu batean oinarritzen bada, telebista ikusten ari garenean gertatzen ez den bezala. Baina bietan, hauen aurrean igarotzen dugun denboraren arabera, loditasuna bezalako arazoa jasateko arriskua handiagoa edo gutxiagoa izango da. Halaber, telebista eta eskolako ordenagailuaren aurrean loditasunerako joera arazo berdina partekatzen dutela jakinik, hau ekiditeko Heziketa Fisikoak duen zeresana eta zentzua balio handikoa dugu. Ariketa fisikoa eta elikadura dira beraz, eskoletan teknologia berriek sor dezaketen arazoetariko bati aurre egiteko armarik onenak.
Honenbestez, gure aburuz adierazi nahi genuke Heziketa Fisikoak XXI. mendeko eskolan egin dezakeen ekarpena ezinbestekoa dela. Izan ere, gela barruan gatazka kognitiboen bitartez garapen kognitiboa sustatzen bada eta honetarako ordenagailuan egindakoak zeresan eta balio handia badu, zer esanik ez du Heziketa Fisikoa bezalako irakasgaian, garapen kognitiboa ahalbidetzeko gatazka motoreen bitartez egitea dela beste irakasgaiekiko ezberdintzen gaituen altxor preziatua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario