jueves, 4 de noviembre de 2010

Sare sozialak hezkuntzan

 IturriaLas Redes Sociales En La EducacióN

Aukeraketaren zergatia

Honi buruzko informazioaz jardutea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu, izan ere, sare-sozialak hautsak harrotzen ari den honetan berebiziko garrantzia dauka honi buruzko hainbat xehetasun, ñabardura eta hausnarketa sakona egitea. Besteak beste XXI. mendeko sozializatzeko era berri honek zer esana ematen ari denez beharrezkoa ikusi dugu honen inguruko informazioa blogg honetan txertatzea.


Iritzia

Sare sozialak edo gizarte sareak (Wikipedia kontsultatu), izugarri hazi dira azken bi urteotan, batez ere gazteen artean.

Oso ohikoa bihurtu da informatikako klaseetan, adibidez, irakasleak azaltzen duen bitartean, ikasleak Tuentin edo Facebooken egotea lagunekin txateatzen edo argazkiak ikusten. Adibide bera ikus dezakegu unibertsitateetako liburutegien ordenagailu geletan sartzen bagara: ikasleen erdia baino gehiago sare sozialen batera konektatuta dihardu.

Hedapen hau, gureganantz datorren olatu erraldoia bezalakoa da. Orduan, bi gauza egin ditzakegu: Lehenengoa, arnasa hartu, gorputza gogor jarri eta kolpea ahal den moduan jasan, edo, bigarrena, surf taula hartu eta olatua surfeatzen saiatu.

Alderdi arriskutsuak dituztela? Bai, noski. Nik galdetzen dut orduan: Eta zerk ez? Testu liburuak, telebista, internet, ordenagailuak klasean... Baliabideak ez dira arriskutsuak "berez", arriskutsuak bihurtzen dira behar bezala kudeatzen ez direnean. Beraz, bi aukera ditugu: debekatu ala modu errazional, erabilgarri eta eranginkorrean erabiltzen irakastea.

Sare sozialek oso erabilpen argia eskaintzen diote hezkuntzari: talde lana errazten du. Klasean, taldekide bakoitza bere ordenagailuan egon daiteke lanean, baina guztiok proiektu berean lan egiten. Are gehiago eskolatik kanpo, non bakoitza bere etxetik jardun dezakeen. Horretarako, serbitzuen mezu pribatuak erabil dezakete, bai bere artean, bai irakaslearekin komunikatzeko. Zalantzak badituzte, irakaslearen profileko arbelean idatzi dezakete, horrela informazio hori beste ikaskideek ikusteko aukera izango dute, haientzat ere baliagarria izan baitaiteke.

Baina sareak ez dira bakarrik ikasleen artean edo ikasle-irakasleen artean erabiltzeko. Irakasleek beste irakasleekin harremanetan egotea baimentzen dute, informazio truke handia eta azkarra bideratuz. Egun, badaude Twitterren irakasle asko, beti irakasleen "jarraitzaileak" direnak; horrela, edozein informazio berri igotzean, jarraitzaileak berehala izango du eskura, berdin dio munduaren beste puntan egon.

Beraz, aukera gure eskuetan dago: sare sozialak eskolan debekatu, edo haiekin modu eraginkorrean eta arduratsuan lan egin; era batean edo bestean, ikasleek erabiltzen jarraituko baitituzte. gure laguntzarekin edo laguntzarik gabe.
Hori da benetan hartu beharreko erabakia. Honekin batera, azpimarratu nahi dugu, egun gure gizartean, jendeak sozializatzeko eta komunikatzeko arazoak dituela, geroz eta gizarte indibidualistagoan bizi gara eta honen ondotik jaiotzen direla sare-sozialak. Eskola sozializazio  agentea izanik,  sare-sozialek lan hori bete dezakete? Elkarrekintza soziala batean zein bestean berdina al da? Vigotskyren Funtzio Bikoitzaren Legea zeinetan bermatzen da? Eskola sozializazioaren kalitatearen aintzindaria  al da? Hezkuntza bezala, eskola sozializatzeko hegemonia galtzen ari da? Erantzunak erantzun, errealitate berriari ezin dakiokegu bizkarra eman, izan ere, erabilpenean eta pedagogian baitago irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren arima; nahiz eta jakin horrelako sareek gure artean eta bestelako batzuen artean sortarazten duten kontrol soziala dela gizarteak guregan uzten duen orbaina. Finean, jarrera kritikoa eta erabilpen egokia dira, kontrol sozialaren mekanismo honi arduraz erantzun diezaioketen izen-abizenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario