martes, 21 de diciembre de 2010

Livestream: gure saio propioak emititzen eta grabatzen

Helburu hezitzailea
Livestreamek gure saioak zuzenean emititzeko eta grabatzeko aukera ematen digun bitartekoa da. Grabatu daitezke bai webcam-eko irudiak, bai pantailako irudiak. Honek aukera asko ematen digu, adibidez, irakasleak bideo baten bitartez azalpenak ematea haurren atentzioa lortzeko, haurrek ordenagailuan egiten dutena grabatzea gero prozesua ikusteko, etab.

Landutako gaitasunak
-Teknologia digitala erabiltzen ikastea.
-Autonomia eskuratzea.
-Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Dakarren abantailak
Saioak grabatzean, ikasleek eskuragarri dituzte bideoak behar dituztenean berriz ikusteko.
Edonon eskura ditzakezu bideoak interneteko konexioa izanez gero.
Haurren arreta era erraz batean eskuratzea.

Nori zuzendua
8-9 urtetik aurrera.

Errekurtsoak
-Livestream programa
-Internet
-Ordenagailua
-Hautazkoa: webcam-a eta mikrofonoa


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

Honako hauek Procasterreko botoiak dira, begira ditzakezu laguntza bezala tutoriala ikustean.



domingo, 19 de diciembre de 2010

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: TETRA-BRIKEKO DIRU-ZORROA


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

Irakaslearen egitekoa:
Bideoan agertzen diren pausoetan ikasleei laguntza eta gidaritza lana ematea. Aldez aurretik, egitekoa behar bezala menperatzea.

Ikasleen zeregina:
Bideoaren laguntzaz diru-zorroa egitea, norberak bere eta ikasle bakoitzaren unean-unekoari erreparatzea.

Lantzen diren gaitasunak:
Haurrak ixilik eta erne egotea, atentzioa eta konzentrazioa beregatzea.
Nori zuzendua:
Batik-bat, 8-9 urte bitarteko haurrentzako.

Baliabideak:
Tetra-brik ontzia.
Grapagailua.
Esku-zapia.
Belkrozko bi zatitxo txiki.
Kola potea.
Artaziak.

Diru-zorroa egiteko pausoak:
Materiala egoki antolatu mahaiean.
Tetra-brik ontzia garbitu eta lehortu.
Ipurdi ebaki eta bestea ireki.
Tolestu erditik barrurantz.
Taparen aurreko alderdia eta hegalak moztu.
Barnekoaldeak elkartu, grapatuz.
Belkroak ipini.

Ebaluaziorako errubrika:

martes, 7 de diciembre de 2010

Skype aplikazioa eskolan


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com



Gaur goizean, elurra egin du eta irakaslea ezin izan du eskolara joan. Horrela, gaurko azterketa egin  eta azaldu ahal izateko, Skype baliabidea erabili du. Ikasleekin komunikatzeko helburuarekin baliabide hau erabiliz, elurrak sortu duen arazoaren aurrean irtenbide egokia emateko asmoz. Bestelakoetarako ere erabil liteke Skype; adibidez, irakasle-guraso bilerak egiteko (taldeko bideodeia erabilita), eskolako gelen arteko (edo eskolen arteko) trivial txapelketa egin ahal izateko ...

Helburu didaktikoak:
Azterketa egiteko irakasle-ikaslearen arteko komunikazioa bermatzeko aukeraren ezagutza.

Landutako gaitasunak:
Hizkuntza komunikazioa.
Skypen erabilpena
Ordenagailuaren erabilpena.


Nori zuzendua:
6-12 urte dituzten ikasleei zuzendua dago.

Dakarren abantailak:
Hezkuntzan komunikatzeko baliabidea izan daitekeen aplikazioa. Kasu honetan, azterketa bat egiteko (irakaslea ezin izan du eskolara etorri) adibide gisa erabili dugu.
Komunikatzeko baliabidea (bestelakoak).

Errekurtsoak:
Ordenagailua, Skype programa, internet.


Ondoren, Skype programa erabiltzen ikasteko lagungarria izan daitekeen bideo tutoriala aurkezten dugu.


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

lunes, 6 de diciembre de 2010

Wikiloc: Gasteiz-Ulibarri Ganboa-Gasteiz: BTT irteera



Heziketa Fisikoko irakasgaiarekin lotuta, Gasteiz-Ulibarri Ganboa-Gasteiz bizikleta irteera egingo dugu. Ibilbidea ikasleek prestatuko dute, eta talde txikietan 3 ikasle) antolatuko dira, talde txiki bakoitzari kilometro kopuru jakin bat egokitzeko. Zeregina, talde osoa bidetik egoki eramatea izango da, orientazioa landu dezaten eta GPS-a erabiltzen ikasteko. Era berean, Ingurumenarekiko errespetua eta ardura jarrerak izango dira bultzatu beharrekoak.

Helburu didaktikoak:
Kirola Natur-Ingurunean egiten ikastea, kirola naturan egiteko, errespetua eta ardura balioesten ikastea.


Landutako gaitasunak:
Orientatzen ikastea.
GPS-aren erabilpena.
Ordenagailuaren erabilpena.

Nori zuzendua:
Bereziki 11-12 urte dituzten ikasleei zuzendua dago.


Dakarren abantailak:
Orientazioa eta naturan BTT-an ibiltzeko, era motibagarri eta abentuzalea sustatzen ikastea. Wikiloc programa erabiliz, GPS-a, naturan ibilbidea egiteko aukera.


Errekurtsoak:
Ordenagailua, Wikiloc programa, internet, GPS-a.


Ondoren, Wikiloc programa erabiltzen ikasteko lagungarria izan daitekeen bideo tutoriala aurkezten dugu.


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

viernes, 3 de diciembre de 2010

Voki: Zer gertatu zaio gizajoari?

Get a Voki now!


Zer gertatu zaio gizajoari? Ondorioa zein da?. Ondoren, bertsoaren egitura aitzaki, osa ezazu beste bat errimak aldatuaz. Hau da, (herrena, txarrena, dakarrena, barrena, hurrena) errimen ordez beste batzuk ipini. Zorte on!

Helburu didaktikoak:
Euskara era jatorrean lantzea, errima eta gaiaren ondorioa ateratzen ikasteko.

Landutako gaitasunak:

Bertsoak egiten ikastea.
Ordenagailuaren erabilpena.

Nori zuzendua:
2-3 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Guk planteatutako adibidean, bereziki, 6-12 urte.

Dakarren abantailak:
Bertsoak euskaraz era jator, dibertigarri eta motibagarri batean  ikastea. Voki programa erabiliz, hitz-jokoa (errima) ekoiztea.

Errekurtsoak:
Ordenagailua, Voki programa,  internet.


Ondoren, Voki programa erabiltzen ikasteko lagungarria izan daitekeen bideo tutoriala aurkezten dugu.



Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

lunes, 29 de noviembre de 2010

Scratch-ekin jolasean

Learn more about this project

Helburu didaktikoak:
-Modu ludiko eta entretenigarrian, haurraren erreakzio abiadura lantzea eta distantziak eta traiektoriak kalkulatzea.
-Euskal tradizio-jokoak ezagutzea eta balioestea.

Landutako gaitasunak:

-Teklatuen teklak identifikatzea eta begiratu gabe sakatzen ikastea.
-Ordenagailuaren erabilpen egokia.

Nori zuzendua:
-3-4 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Guk egindakoa, bereziki, 6-12 urtekoentzat.

Dakarren abantailak:
-Era autonomo eta aktiboan lan egitea eta produktu bat ekoiztea.
-Scrath programa erabiliz, prosezu kognitiboa ekoiztea.
-Jolasaren bitartez ikastea.
-Gai ugari lantzeko aukera.
-Ariketa ezberdin eta mugagabeak sortzeko aukera.

Baliabideak:
-Ordenagailua
-Scrath programa
-Internet.
-Arbel digitala oso aproposa litzateke.

Ondoren, Scratch programa erabiltzen ikasteko lagungarria izan daitekeen bideo tutorialak aurkezten dizkizuegu:

1- Deskarga, erregistroa eta lehenengo pausuak


ikthf on livestream.com. Broadcast Live Free


2- Eragiketak egiten


ikthf on livestream.com. Broadcast Live Free


3- Objektuen arteko interakzioak


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Pixton: gure komikiak sortzen




Helburu didaktikoak:
Elikagai osasuntsuaren onurak ezagutzea.


Landutako gaitasunak:
Elikagai osasuntsuaren kontsumoa barneratzea.
Ordenagailuaren erabilpena.

Nori zuzendua:
6 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Bereziki, 6-12 urte.

Dakarren abantailak:
Komikia ekoiztea eta berau adibide gisa erabiltzea, era dibertigarri eta motibagarri batean elikagai osasuntsuen aldeko kontsumkoa ikasteko. Pixton programa erabiliz, komikiak ekoizteko aukera izatea  (testuak, binetak, pertsoinaiak, ...).

Errekurtsoak:
Ordenagailua, pixton prograga, internet (informazioa, ...) .


Ondorengo honetan Pixton programan trebatzeko bideo tutoriala aurkezten dugu. Zuentzako lagungarria izango delakoan, ikusi eta ikasi!


Watch live streaming video from ikthf at livestream.com

viernes, 12 de noviembre de 2010

Telebista haurtzaroan ikusteak kalteak dakartza epe luzean



Iturria
http://www.plataformasinc.es/esl/Noticias/Ver-la-television-durante-la-infancia-tiene-un-impacto-negativo-a-largo-plazo


Aukeraketaren zergatia

Oso artikulu interesgarria iruditu zaigu, besteak beste egun, telebistak duen eragina oso handia denez, eta era berean haurrei dakarkien ondorio negatiboak azaltzeko eta plazaratzeko egokia dela uste dugu. Honez gain, hau guztia azaltzeko ematen dituen arrazoiak baina haratago egindako ikerketa batean oinarritzen da, izan ere, gure iritziz ikerketa horrek ematen dio hain zuzen ere azaltzen dituen zioei behar adinako indarra.

Iritzia

Artikuluak plazaratzen duen ikerketak dioenez,  haurtzaroan telebista gehiegi ikusteak eragin negatiboa sortzen omen du,  epe luzera begira hain zuzen ere. Badirudi, telebista ikustea haurraren garapenean kaltea besterik ez duela sortzen, besteak beste, eskola irakasgaiekiko motibazioan eragin zuzena baitu. Honez gain, sortarazten diren bestelako arazoak aipa genitzake: bizitza sedentarioa, egokiak ez diren elikagaien kontsumoa ... funtsean, hauek guztiak haurrari loditasuna dakarkiote.
Ikerketaren muina aipatutakoa izanik, behar besteko garrantzia eman beharko genioke haurrek telebista aurrean pasatzen duten denborari. Haatik, afera hau eskolak orain bizi duen teknologia berriaren olatuan nolabait eratortzen badugu, arrisku berdintsuarekin topatzen gara. Hots, pantaila baten aurrean denbora gehiegi pasatzeak ere, telebistak uzten dituen ondorio berdinak pairaraztea ekar dezake.
Ondorio zuzenena loditasunarena litzake, nahiz eta telebista ikustea eta ordenagailuaren aurrean eskola ikasketa egitearen artean, alde handi xamarra egon, garapen kognitiboari dagokionez. Ordenagailua bitartekoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko, haurrek ekoizten dutenaren erroa prozesu batean oinarritzen bada, telebista ikusten ari garenean gertatzen ez den bezala. Baina bietan, hauen aurrean igarotzen dugun denboraren arabera, loditasuna bezalako arazoa jasateko arriskua handiagoa edo gutxiagoa izango da. Halaber, telebista eta eskolako ordenagailuaren aurrean loditasunerako joera arazo berdina partekatzen dutela jakinik, hau ekiditeko Heziketa Fisikoak duen zeresana eta zentzua balio handikoa dugu. Ariketa fisikoa eta elikadura dira beraz, eskoletan teknologia berriek sor dezaketen arazoetariko bati aurre egiteko armarik onenak.
Honenbestez, gure aburuz adierazi nahi genuke Heziketa Fisikoak XXI. mendeko eskolan egin dezakeen ekarpena ezinbestekoa dela. Izan ere, gela barruan gatazka kognitiboen bitartez garapen kognitiboa sustatzen bada eta honetarako ordenagailuan egindakoak zeresan eta balio handia badu, zer esanik ez du Heziketa Fisikoa bezalako irakasgaian, garapen kognitiboa ahalbidetzeko gatazka motoreen bitartez egitea dela beste irakasgaiekiko ezberdintzen gaituen altxor preziatua.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Sare sozialak hezkuntzan

 IturriaLas Redes Sociales En La EducacióN

Aukeraketaren zergatia

Honi buruzko informazioaz jardutea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu, izan ere, sare-sozialak hautsak harrotzen ari den honetan berebiziko garrantzia dauka honi buruzko hainbat xehetasun, ñabardura eta hausnarketa sakona egitea. Besteak beste XXI. mendeko sozializatzeko era berri honek zer esana ematen ari denez beharrezkoa ikusi dugu honen inguruko informazioa blogg honetan txertatzea.


Iritzia

Sare sozialak edo gizarte sareak (Wikipedia kontsultatu), izugarri hazi dira azken bi urteotan, batez ere gazteen artean.

Oso ohikoa bihurtu da informatikako klaseetan, adibidez, irakasleak azaltzen duen bitartean, ikasleak Tuentin edo Facebooken egotea lagunekin txateatzen edo argazkiak ikusten. Adibide bera ikus dezakegu unibertsitateetako liburutegien ordenagailu geletan sartzen bagara: ikasleen erdia baino gehiago sare sozialen batera konektatuta dihardu.

Hedapen hau, gureganantz datorren olatu erraldoia bezalakoa da. Orduan, bi gauza egin ditzakegu: Lehenengoa, arnasa hartu, gorputza gogor jarri eta kolpea ahal den moduan jasan, edo, bigarrena, surf taula hartu eta olatua surfeatzen saiatu.

Alderdi arriskutsuak dituztela? Bai, noski. Nik galdetzen dut orduan: Eta zerk ez? Testu liburuak, telebista, internet, ordenagailuak klasean... Baliabideak ez dira arriskutsuak "berez", arriskutsuak bihurtzen dira behar bezala kudeatzen ez direnean. Beraz, bi aukera ditugu: debekatu ala modu errazional, erabilgarri eta eranginkorrean erabiltzen irakastea.

Sare sozialek oso erabilpen argia eskaintzen diote hezkuntzari: talde lana errazten du. Klasean, taldekide bakoitza bere ordenagailuan egon daiteke lanean, baina guztiok proiektu berean lan egiten. Are gehiago eskolatik kanpo, non bakoitza bere etxetik jardun dezakeen. Horretarako, serbitzuen mezu pribatuak erabil dezakete, bai bere artean, bai irakaslearekin komunikatzeko. Zalantzak badituzte, irakaslearen profileko arbelean idatzi dezakete, horrela informazio hori beste ikaskideek ikusteko aukera izango dute, haientzat ere baliagarria izan baitaiteke.

Baina sareak ez dira bakarrik ikasleen artean edo ikasle-irakasleen artean erabiltzeko. Irakasleek beste irakasleekin harremanetan egotea baimentzen dute, informazio truke handia eta azkarra bideratuz. Egun, badaude Twitterren irakasle asko, beti irakasleen "jarraitzaileak" direnak; horrela, edozein informazio berri igotzean, jarraitzaileak berehala izango du eskura, berdin dio munduaren beste puntan egon.

Beraz, aukera gure eskuetan dago: sare sozialak eskolan debekatu, edo haiekin modu eraginkorrean eta arduratsuan lan egin; era batean edo bestean, ikasleek erabiltzen jarraituko baitituzte. gure laguntzarekin edo laguntzarik gabe.
Hori da benetan hartu beharreko erabakia. Honekin batera, azpimarratu nahi dugu, egun gure gizartean, jendeak sozializatzeko eta komunikatzeko arazoak dituela, geroz eta gizarte indibidualistagoan bizi gara eta honen ondotik jaiotzen direla sare-sozialak. Eskola sozializazio  agentea izanik,  sare-sozialek lan hori bete dezakete? Elkarrekintza soziala batean zein bestean berdina al da? Vigotskyren Funtzio Bikoitzaren Legea zeinetan bermatzen da? Eskola sozializazioaren kalitatearen aintzindaria  al da? Hezkuntza bezala, eskola sozializatzeko hegemonia galtzen ari da? Erantzunak erantzun, errealitate berriari ezin dakiokegu bizkarra eman, izan ere, erabilpenean eta pedagogian baitago irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren arima; nahiz eta jakin horrelako sareek gure artean eta bestelako batzuen artean sortarazten duten kontrol soziala dela gizarteak guregan uzten duen orbaina. Finean, jarrera kritikoa eta erabilpen egokia dira, kontrol sozialaren mekanismo honi arduraz erantzun diezaioketen izen-abizenak.

Mindomo: 1-Formula

Hona hemen Mindomo, baliabide dinamiko eta erabilgarria. Hau frogatzeko, 1 formula gaia aitzakitzat hartuz erabiliko dugu.
Mindomotik mugitzeko, klikatu eta arrastatu; zoom-a ere aldatzeko aukera daukazu nahi izanez gero.

Tamaina handian ikusteko klikatu hemen








Helburu didaktikoak:
Formula 1eko historia, bilakaera, funtzionamendua eta kuriositateak ezagutzea.

Landutako gaitasunak:
Formula 1eko sailkapena ezagutzea eta ulertzea. Eskema (kontzeptu mapa) baten kontzeptua barneratzea. Ordenagailuaren erabilpena.

Nori zuzendua:
Baliabidea berez edozein ikasle eta irakaslerentzat.
Gure adibidea 1-formulako zaletuentzat eta kirol honi buruz zerbait gehiago jakin nahi dutenentzat.

Dakarren abantailak:
Kontzeptu mapa baten bidez eta era dibertigarri eta motibagarri batean 1-Formulako historia eta bilakaera zein ezaugarriak ikastea. Mindomo programa erabiliz, informazio ugari eskaintzeko aukera izatea (argazkiak, testuak, bideoak, ...).

Errekurtsoak:
Ordenagailua, Mindomo programa, Youtube(bideoak), internet (informazia, argazkiak, ...)


Tutoriala


ikthf on livestream.com. Broadcast Live Free

martes, 2 de noviembre de 2010

Teknologia berriak Hezkuntzan

Iturria





Aukeraketaren zergatia

Gure aburuz, bideo honek ederki azaltzen ditu eskolan Teknologia Berrien txertatzeak ekar ditzakeen alderdi positiboak eta negatiboak zein izango diren eta honenbestez, bilakaera honen aurrean irakaslegoak duela arazoa izateko edo berrikuntza positiboa izateko giltza. Oso interesgarria eta jarrera kritikoa pizteko lagungarria da.

Iritzia

Bideo honetan ikusi ahal den bezala, agerian geratzen da Hezkuntza arloak aldaketa sakona  jasango duela. Aldaketa hau gainera, epe motzera datorkigun zerbait da, hots, etorkizun hurbilean gertatuko baita. Besteak beste, aldaketa honek gauza positiboak eta negatiboak ekarriko ditu. 
Alderdi positiboen artean; informazio asko eskuratzeko aukera, prozesu errazak erabiltzeko aukera, sormena lantzeko aukera eta baliabide interaktiboak erabiltzeko aukera azpimarra genitzake. Bestalde, alderdi negatiboak hauek izango direla somatzen da: eskakizun handiko baliabide modernoen erabilera, informazioa handia egoteak berau asimilatzeko zailtasuna eta teknologia beraren etengabeko aldaketa dira gehienbat nabarmenduko direnak.
Honen guztiaren aurrean, uste dugu, Eskola teknologia berrien gurpil ikaragarrian sartu ahala, etengabeko birmoldaketa prozesuan egongo dela. Honek nolabait Eskolari exijentzia handia eskatzeaz gainera, Hezkuntza egonkorra ez izatera bidera dezake. Beraz, oraintsu arte nolabait Eskola Hezkuntza egonkorra izan badugu, hemendik aurrera egonkortasun hori kinka larrian gera daiteke.
Honez gain, irakasleen formazioan burubelarri jardun behar dela aipatu beharra dago. Formazioak ere, birmoldaketa prozesua bizi behar du, hau da, teknologia berriekin bat etorri behar dena. Alderdi honetan ikusten dugu hain zuzen ere, Eskolen artean alde handiak egon litezkeela. Hots, suerta liteke Eskola batzuetan teknologia berrietan irakasle adituagoak egotea eta beraz, Eskolen artean Hezkuntza kalitate ezberdina izatea. Horrexegatik, irakasleen motibazioan eta trebezian ere egongo da teknologia berriekiko erantzun ona ematearen erantzukizuna. Hortaz, beldur gara ez ote diren lehen eta bigarren mailako Eskolak eta irakasleak sortuko.
Baina aitortu behar dugu, arazoak arazo, teknologia berrien afera honi Eskolan erantzun egokia eman behar zaiola. Ziur gaude, teknologia berriekin asmatuz gero, Hezkuntzaren kalitatea gora egingo duela. Honenbestez, beharrezkoa ikusten dugu Euskal Herriko Magisteritza Eskola guztietan, formazioak zer esana emango duela, funtsean, teknologia berriei erantzuteko lehen pausoa formazioan baitago.

viernes, 22 de octubre de 2010

Eskola 2.0-rako bidean

Iturria

Zer eskaintzen digu Eskola 2.0-k?




Aukeraketaren zergatia

Eskoletan Teknologia Berriak txertatzeko Eskola 2.0 proiektuari buruzko informazioa argitaratzea beharrezkoa ikusten dugu, izan ere, irakasle lana egitera goazenean proiektu honekin lan egin beharko dugunez, honi buruzko gogoeta egitea lehentasunezkoa dela iritzi dugu.

Iritzia

Pixkanaka-pixkanaka, ordenagailuak sartzen hasi dira eskolan. Lehendabizi, 5.mailan sartuko dira, eta gero, hortik beherako mailetan saruko dira gradualki (4., 3., 2. eta azkenik 1. mailan).

Teknologia berriek metodologia aldaketa dakartzate, lehen irakasleek ezagupena "ematen" zieten ikasleei, orain ikasleek eraikiko dute beraien ezagupena, irakasleen laguntzaz. Bestalde, ikasleentzat onuragarria den lan kooperatiboa errazten du, blogen eta wikien bitartez.

Teknologia berrien sarrera ikastetxeetan:



Akats handia litzateke pentsatzea teknologia berriek, berez, ikasleen hezkuntza prozesua hobetuko dutela. Egiten duguna oraingo paperezko liburuak ordenagailura pasatzea baldin bada, egoera berean egongo gara; ordenagailuen nobedadea pasatzean, ikasleak berdin aspertuko dira; edo gehiago agian, pantailek gehiago nekatzen baitute ikusmena.

Beraz, metodologia aldaketa sakona behar da, eta hau, irakasleen ardura da. Orduan galdera litzateke: Prestatuta daude irakasleak 2.0 belaunaldira salto emateko?

Dirudienez, honen inguruan hiru irakasle mota dagoela: Lehenengoa, teknologia berrien kontua ahal duen bezala sahiesten duena, alde batera uzten saiatzen da. Bigarrena, teknologia berriak onartzen dituena, baina aurreko metodologiarekin jarraitzen duena. Hau da, lehengo paperezko liburuak formatu digitalean erabiltzen dituzte eta arbel digitalak arbel tradizionalak bezala; beraz ez dute ezer aldatu.

Azkenik, badago irakasleen artean beste talde bat, teknologien kontua benetan ulertu duena. Irakasleak laguntzaile edo gidariak baino ez dira, ikasleei bitartekoak eskaini behar dizkiete, baina ikasleak dira beraien informazioa bilatu eta ezagutzak eraiki behar dituztenak. Funtsean, ez dira begiratzen egon behar, "egiten" baizik.

Hala ere, metodologia honekin lan egiteak irakasleari esfortzu gehigarria eskatzen dio, internet etengabe mugimenduan dagoen zerbait delako, eta gaur balio duena, bihar zahartuta geldituko da. Metodo tradizionalean testu liburua zegoen, gida bihurtuta; irakasleak ez zuen ezer bilatu behar, bakarrik "eman", liburuan baitzegoen guztia. Orain, ordea, eguneratzera behartuta dago, bere klaseentzako baliabideak eta bitartekoak bere kabuz bilatuz.

Bestalde, etengabeko esfortzu handi honek, ondorengo galderara gakartza: Merezi al du lan izugarri hori egitea irakasle batek duen soldatarako?

baina hori, beste kontu bat da.

Nahi izanez gero, ondorengo erreportaiak Eskola 2.0-ren inguruan informazio gehigarria eskaintzen digu:

miércoles, 20 de octubre de 2010

Irakaskuntza eta teknologia

Iturria




Aukeraketaren zergatia

Azalpen aparta dela iduritu zaigu, bien bitartean, Teknologia Berriak eskolan txertatzean hainbat gako nagusiei erreparatzeko eta argi edukitzeko balio baitu. Hau da, Software eta Hardware pribatiboa eta doakoaren arteko eztabaida mahaigaineratzen da, enpresa pribatiboak eskolan sartzea ekar dezakeen arriskuaren aurrean jakinaren gainean egoteko oso azalpen txukuna plazaratzen da.

Iritzia

Hasiberria dugun XXI. mende honetan, erronka berria izaten ari den teknologia berrien erabilerak Hezkuntza harrotzen hasia du dagoeneko. Izan ere, Eskolan teknologia berriak nola txertatu eta hauetatik egin behar den erabileran dago gazi-gozo honen guztiaren trikimailua. Besteak beste, pentsatzen dugu teknologia berrien hastapen abiapuntu honetan dagoela, afera hau guztia garatzeko giltza. Hots, teknologia berriak Eskolan txertatxeko beharrezkoa ikusten dugu gai hau behar bezala ulertzeko arrazoiak zeintzuk diren jakitea (zergatiak), baita ere nola ez, irakaslegoaren gaitasun maila teknologia berrien inguruan apartekoa izan behar duela zer esanik ez du. Azken finean, gustatu edo ez, teknologi berriek sortzen ari diren olatuaren aurrean, irakaslegoak honi aurre egin diezaion, baliabideak eskuratu behar ditu ito ez dadin.
Bestalde, aipatutako xehetasunak abiapuntutzat harturik eta bideoan ikus dezakegun bezala, gakoa bi erronka nagusiei erantzutean datza. Gorka Palaciosek bereizten duen moduan; alde batetik konektibitatea ona ezinbestekoa dela dio, WIFI N sarea adibide bezala ipintzen duen moduan. Beste alde batetik Web 2.0 zerbitzua erabiltzea eta sortzea azpimarratzen du. Honek, alderdi positiboak ekarriko dituela ondorioztatzen du; besteak beste, irakaskuntzaren demokratizazioa, ikasleek erabiltzeko errazagoa izango da eta estandarrak errespetatzea ekarriko du; izan ere, Hardware lokalarekin (enpresa pribatuaena) apurtzea ezinbestekoa baita.
Honekin batera, Sistema Eragilea  Web zerbitzuetan egoteak potentzia edukitzea dakar.
Honez gain, Berritzegunetik irakaslegoarentzako materialak, edukiak, tutorialak ... sortu behar direla dio, baita ere, nola ez irakasleak berak sortu beharrekoak nabarmentzen ditu. Honekin guztiarekin lotuta, arbel digitalaren inguruan garestiegia izanik eta enpresa pribatiboen esku egonik, honi lehentasuna eman behar ez zaiola komentatzen digu, Software pribatiboarekin gertatzen den bezalaxe. Honen aurrean, Gorka Palaciosek estandarren erabileraren aldekoa da. Horrexegatik, Eskolak Internetekin bat datorren teknologia merkeagoaren alde egin behar du. Beraz, teknologia berriak Eskolan txertatzean, badago enpresa pribatiboak Hezkuntzan muturra sartzeko arriskua (Software,Hardware arbel digitala ...)?